N-121-A errepidea 2+1 bide bihurtzeko proiektuetako bik eragindako ondasun eta eskubideen okupazioa onartu du Nafarroako Gobernuak

Ttipi-Ttapa 2020ko abu. 4a, 19:00
Ezkabatik Olabeko zeharbidera eta Olabetik gure eskualderanzko bertze 12 kilometrori eragiten die Gobernuaren erabakiak.

Abuztuaren 1eko bilkuran onetsitako erabakiek Ezkabako tuneletako biribilguneari eta Olabeko zeharbideari eragiten die

Nafarroako Gobernuak, abuztuaren 1eko bilkuran, bi erabaki hartu ditu, zeinaren bidez presazkotzat jotzen den, nahitaezko desjabetzearen ondorioetarako, N-121-A, Iruña-Behobia errepidea bihurtzeko proiektuetako obrek kaltetutako ondasun eta eskubideak okupatzea: 2+1 errepidean, 1. tarteari dagozkion 5+550 k.p-aren (Ezkabako tuneletako biribilgunea) eta 10+500 p.k-ren (Olabe zeharbidea) artean, eta  2. tarteari dagozkion, 10 k.p (Olabe zeharbidea) eta. 22+500 k.p artekoa.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun