Txikia IV.a azkoitiarrak banakako Urrezko Aizkolarien Txapelketa irabazi du

Ttipi-Ttapa 2020ko abu. 3a, 20:00
Banakako urrezko aizkolarien txapelketako podiuma, igandean Aiako probalekuan. Argazkia: Ibon Errazu Uria

Mikel Larrañaga bigarren izan zen eta Iker Vicente hirugarren

2020ko Urrezko Banakako Aizkolari Txapelketa jokatu zuten abuztuaren 2an Aiako probalekuan, eta Julen AlberdiTxikia IV.a azkoitiarrak eskuratu zuen txapela. Norgehiagoka irabazteko faborito nagusia Iker Vicente zen arren, Alberdik ezustekoa eman zuen; azkoitiarra fin aritu zen proba guztietan, eta 21 minutu eta 46 segundo behar izan zituen lehenengo postua erdiesteko.

Bigarren postuan Mikel Larrañaga azpeitiarra sailkatu zen, eta hirugarren, Iker Vicente iazko txapelduna; 22 minutu eta 58 segundotan akitu zuen Larrañagak proba, eta 23 minutu eta 40 segundotan Vicentek. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun