Horrela, 2.000 biztanle baino gutiago duten 212 udalerrik, 16.518 euro jasoko dituzte udalerri bakoitzak; 2.000 eta 3.000 biztanle artean dituzten 23 udalerrik 26.000 euro bakoitzak; eta 3.000 eta 10.000 biztanle arteko 25ek 36.000 euro udalerri bakoitzeko.
Azpimarratzekoa da inbertsio horiek helburu hauetako bat edo batzuk bete beharko dituztela:
- lurraldean eragina izatea, jarduerak edo biztanleria oro har instalatzen edo mantentzen laguntzea;
- biztanleriari zerbitzuak eskuratzen laguntzea eta zerbitzu publikoen kalitateari edo hobekuntzari eustea;
- demografia-erronkari laguntzea, gazteak finkatzeko eta erakartzeko edo zahartze aktiboa izateko neurriak hartuz;
- bizitza-kalitatea eta landa-ingurunearen ongizatea hobetzeko balio izatea;
- lurraldearen suspertzea.
Determinazio Libreko Toki Inbertsioen Planeko ekarpen horiek bateragarriak izanen dira bertze erakunde publiko edo pribatu batzuetatik emandako ekarpenekin, 2017-2019ko Toki Inbertsioen Planeko ekarpenekin edo udalerrien eta kontzejuen ekonomia eta gizartea suspertzeko kapital-transferentzien Funts Bereziaren ekarpenekin. Funts hori 25 milioi euroko kreditu berezi baten bidez sortu da, baina guztien baturak ezin du egindako inbertsioaren %100 gainditu.