Eskualdeko kirolaririk gabe jokatuko da Urrezko Banakako Aizkolari Txapelketaren finala

Ttipi-Ttapa 2020ko uzt. 31a, 14:16
Aiako probalekuak hartuko ditu aurtengo finalak.

Abuztuaren 2an Aian, aizkolariak ez ezik harri-jasotzaileak ere ariko dira

Urrezko Banakako Aizkolari Txapelketa Eusko Label Sariko finala jokatuko dute abuztuaren 2an, igandean 18:00etan Aiako probalekuan. Ez da eskualdeko kirolaririk izanen ez, aizkorako finalean, ez harri-jasotzaileen artean. Aizkoran, Iker Vicente, Mikel Larrañaga eta Julen Alberdi Txikia IV.a ariko dira.

Hiru hamarreko harri-jasotze txapelketan Xabi Peña, Urdax Magunazelaia eta Mikel Lopetegi ‘Urra’ ariko dira. Emakumezkoen harr-jasotze txapelketan, berriz, Virginia Finol, Karmele Gisasola Zelai III.a eta Udane Ostolaza.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun