Nafarroako berorik handiena Beran egin zuen atzo: 41,4 ºC

Ttipi-Ttapa 2020ko uzt. 31a, 10:00
41 gradura ailegatu ziren termometroak atzo Bera, Doneztebe, Donamaria eta Lesakako estazioetan eta 40 gradu inguruan ibili ziren eskualde osoan.

40 gradu baino gehiago neurtu zituzten eskualdeko hainbertze estaziotan

Udan beroa eta neguan hotza. Egia da horrek ez lukeela albisterik sortu beharko, baina uztailaren 30ean izan genituen aurtengo tenperaturarik beroenak eta, gainera, Nafarroa osoan, gure eskualdean izan ziren Nafarroa osoko beroenak. Normalean beroagoak izaten diren Erribera, Lizarraldea edo Iruñerriko tenperaturak gaindituz, AEMETen datuen arabera, Beran neurtu zuten berorik handiena ortzegunean: 41,4 ºC. Donezteben 41,3 ºC, Donamarian 41,1ºC, Lesakan 41 ºC, Etxalarren 40,7 ºC,  Goizuetan 40,3 ºC eta Iruritan 39,8 ºC.

Eguerdi eta arratsaldeko lehen orduetan izan ziren berorik handienak, baina arratsean ez zuen aunitzik freskatu eta 30 gradutik goiti izan da toki aunitzetan. Gaur ere bero eginen du, baina ez atzo bezainbertze.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun