Galarretak larunbatean irekiko ditu berriz ateak Buruz Buruko txapelketarekin

Ttipi-Ttapa 2020ko uzt. 30a, 08:35
Astebeteko geldialdiaren ondotik, berriz ere irekiko dituzte Galarretako ateak larunbatean. Musukoarekin joatea derrigorrezkoa izanen da.

Erremonteko uruz burukoaren Txapelketa ate joka dugun honetan, larunbatean, abuztuak 1, Galarretak ateak zabalduko ditu astebeteko geldialdiaren ondoren. Nahiz eta ateak itxita egon ikusleentzat, frontoian banakako txapelketaren aurrekoaren partiduak jokatu dira modu pribatuan. Bost erremontista bi multzotan egon dira banatuak.

Lehenengo multzoan Zaldua II.a azkenean ez da aritu eta Aizpuru III.ak Labaka gainditu zuen. Honela, azpeitiarra hurrengo fasera sailkatu da eta bertan Juanenea eta Zubiri izanen ditu aurkari. 

Bigarren multzoan Zaldua eta Urrutia II.ak elkarren aurka gaur jokatuko  duten partiduan erabakiko dute nor pasako den hurrengo fasera. Etxarri kanpoan geratu da. Irabazlea Larrañaga eta Segurolaren aurka ariko da. 

Honela,larunbateko jaialdian bi buruz buruko partida eta binakako bat jokatuko dira. Juanenea eta Aizpuru III.a neurtuko dira batetik, eta Larrañaga gaurko irabazlearen kontra (Zaldua edo Urrutia II.a) bestetik. Binakako estelarrean Ansa II eta Barrenetxea IV, Urriza eta Endikaren kontra ariko dira.

Gogoratu musukoa derrigorrezkoa dela frontoiko edozein gunetan bai zutik, baita eserita ere.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun