‘Laxoa, pilotaren jatorria’ erakusketa ikusgai da Nafarroa Behereko Irisarrin

Ttipi-Ttapa 2020ko uzt. 23a, 17:00
Nafarroa Behereko Irisarrin ezagutzera ematen ari dira laxoa, erakusketa baten eta bertze zenbait ekitaldiren bidez.

Severine Dabadieren argazkietatik abiatuz ezagutzera ematen dute aitzinako pilota jokoa

 Severine Dabadieren argazkien bitartez, laxoa eta pilotaren jatorria jorratuak dira Nafarroa Behereko Irisarri herriko Ospitalean, Ondare hezkuntzarako zentroan, uztailaren 4etik azaroaren 7a arte (Ordutegia : 10:00-12:30/13 :30-17 :30, egunero, igandetan izan ezik), sarrera urririk).

Uda huntan, laxoa punpatuko da Ospitaleko paretetan

Ospitalea, Ondare hezkuntzarako zentroa (Pirinio-Atlantikoetako departamenduko jabetza), garrantzia emanen dio ahantzia izan den laxoa pilota jokoari.

XVI. mendean, Europa guzian, luzea («longue paume» delakoa) jokoan aritzen da. Euskal Herriko mendi ordokietan edo herriko plazetan aritzen da joko horretan. Eskuaren babesa xerkatuz, eskularruak jokoari aldaketa ekarriko dio, laxoa jokoa sortaraziz.

XVIII. mendean, laxoak erakartzen du jendea trumilka, bihotza beroturik etortzen da.  Baina, pilota biziagoak erabiltzearekin eta xistera sortzearekin, laxoa jokoa ahultzera doa,  ahanztu arte.  

1960 urtean, Laxoa Elkarteari esker,  berpiztuko da Nafarroako eremu parte batean. Gaur egun, pilotari eta pilotazale sutsu bakar batzuei esker, laxoa bizirik dago oraino Nafarroako ibar horietan.

2011 urtean, Severine Dabbadiek Laxoa, pilotaren jatorrian liburua argitaratu zuen Christiane Etchezaharretarekin.  Liburu horrertarik  sortu da erakusketa hau.

 

Pilotaren jatorria ezagutzera

Testuen aldetik, Renée-Evelyne Mourguy-Capelier historialariak, bere jakitatea ekarri du, baita Pierre Sabalo historialariak ere, pilotasoroei egindako lana erabiliz erakusketan. 

Baionako Euskal Museoak eta  Luzean elkarteak partaide gisa ere parte hartu dute,  ez ohiko objektu batzuk utziz.  

Ander Ugartek, Punpa enpresako buru dena eta Pierre Sabalo historialariak, hainbat objektu utzi dituzte ere.

Transmisioaren aldetik, erakusketak baloratzen du Laxoa Elkartea eta bere lehendakaria,  Tiburcio Arraztoa. Honek du, 60. hamarkadan, laxoa jokoa salbatu Malerreka eta Baztango haranetan, desargertzear baitzen.

Transmizioa erakutsia da ere, fabrikazioaren aldetik, erakusketaren espazio bat erreserbatua baitzaio. Hala nola, Severine Dabbadieren argazki batzuk Ander Ugarteren lana erakusten dute, bere trebetasuna manera ederrean erakutsiz.Bideo baten bidez, ikusleak deskubritzen ahalko du Florentino Ibarra, nafar eskularrugile ohia, eta konturatzen ahal da nolako lana den eskularru baten egitea.

Erakusketaren gaia barneratzeko xedearekin, Ospitalea Ondare hezkuntzarako zentroak uda programazio aberats bat plantan ezarri du.  Horra zer proposatzen duen :

  • Erakusketaren bisita gidatuak ortzegun guziz, 11:30ean eta ortziraletan, 15:00etan
  • Pilota gaiaren inguruko tailer-animazioa haurrentzat zuzendua, ortzegunero, arratsaldez 15:00etan (pilota jokoaren bilakaera ezagutu, pilota modalitate desberdinen deskubritzea, joko praktika)
  • erakusketa ikusteko parada arratsalde bukaeretan, gaueko 8ak arte, uztailak 24 eta agorrilak 21 (tokiko ekoizleen merkatua aldi berean)
  • Laxoa partida, Irisarriko plazan, ondare-egunen kari, irailaren 20an, goizeko 11etan (Laxoa elkartea eta Euskal Herriko pilota komitea partaidetzarekin)

 

Bisita esperientzia bat lasaitasunean

Bisita baldintza hoberenetan iragan dadin, osasun protokolo bat plantan ezarria izan da (maskarak eskuragarriak, bisita zirkulazioa, bisitarien kopuru mugatua, garbiketa neurriak etb,).

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun