Oinarrizko gaitasun digitalei buruzko ikastaroa eskainiko dute Donezteben eta Leitzan

Ttipi-Ttapa 2020ko uzt. 23a, 12:00

Nafar Lansarek antolatuta, Internet bidezko kudeaketak berme osoz egiten ikasteko aukera izanen da eskualdean uztail hondarrean eta abuztu hasieran. Lehenengo aukera Donezteben izanen dute uztailaren 27tik 30era. Abuztuaren 3tik 7ra, berriz ere eskainiko dute, kasu honetan Donezteben eta Leitzan.

Uztailaren 27tik 30era Donezteben eta abuztuaren 3tik 7ra Leitzan eskainiko dituzten ikastaroak 15:00etatik 20:0oetara izanen dira. Abuztuan Donezteben eginen dute, aldiz, 14:30etik 19:30era. Doneztebeko saioak San Migel Ikastetxean izanen dira eta Leitzakoak Udaletxeko Batzar Aretoan.

Oinarrizko gaitasun digitalei buruzko ezagutza garatuko dute ikastaroan parte hartuko duten ikasleek; maila pertsonalean zein lan munduan baliagarriak izanen zaizkienak. 

Izena eman edo informazio gehiago eskuratu nahi dutenek 948 45 03 09 telefonora deitu edo esantest@navarra.es helbidera idatzi beharko dute. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun