Gobernuak 6 milioi euro ordaindu dizkie Nafarroako 272 udalei beraien hautetsiak ordaintzeko

Ttipi-Ttapa 2020ko uzt. 22a, 18:00
Baztango Udala izanen da eskualdean dirulaguntza handiena jasoko duena, 58.711,56 euro bere hamahiru zinegotziengatik. Argazkia: Juan Mari Ondikol

Zinegotzi kopuruaren arabera jasoko du Herriko Etxe bakoitzak

Nafarroako Gobernuko Lurralde Kohesiorako Departamentuak, Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren Zuzendaritza Nagusiaren bitartez, asteazken honetan, 6 milioi euro inguru ordaindu dizkie Nafarroako 272 udalei, eta horrek aurreko ekitaldiarekiko %2ko igoera dakar.

Aurten, desagertu egin da hautetsiei ordaintzea erabakitzen zuten udalei egiten zitzaien ordainketaren konpentsazio-izaera, eta, beraz, urteko ekarpen finko bat ezarri da, udal guztiek jasoko dutena zinegotzi kopuruaren arabera, ordainketa ordainsariak jasotzeko erabili beharrik gabe, eta, beraz, udal bakoitzak bertze gastu batzuetarako erabil dezakere.

Banaketa udal bakoitzak osatzen duen zinegotzi-kopuruaren arabera ezarri da: 3 zinegotziko udalek 4.669,07 euro jaso dituzte; 5 zinegotzikoek, 12.025,13 euro; 7 zinegotzikoek, 17.684,11 euro; 9 zinegotzikoek, 21.221,36 euro; 11 zinegotzikoek, 33.953,72 euro; 13 zinegotzikoek, 58.711,56 euro; 17 zinegotzikoek 89.836,03 euro; 21 zinegotzikoek 128.741,47 euro eta 27 zinegotzikoek 215.747,46 euro.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun