Bihar baso suteak izateko arriskua «muturrekoa» dela ohartarazi dute basozainek

Ttipi-Ttapa 2020ko uzt. 22a, 10:00

Nafarroako Basozainen Elkarteak sare sozialetan egin du ohartarazpena.

Nafarroako AEMET agentziaren aldagai meteorologikoak kontuan hartuz egin du abisua basozainen elkarteak. Horren arabera, gaur Leitza, Areso eta Goizueta aldean baso suteak izateko arriskua «muturrekoa» dela aurreikusi dute eta eskualdeko gainerako eremuan arriskua «hagitz handia» dela adierazi dute. Bihar, berriz, «muturreko arriskuaren» abisua Malerrekako, Bertizaranako, Leitzaldeko eta Urumealdeko herrietara zabaldu dute. Eskualdeko gainerako herrietan, arriskua «hagitz handia» izanen dela jakinarazi dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun