Baztan-Erreka laxoa kopa txapelketako finalerdiak asteburuan jokatuko dituzte

Ttipi-Ttapa 2020ko uzt. 16a, 14:00

Finalerdietako joaneko bi partidak Doneztebeko Bear Zanan jokatuko dituzte, larunbatean 11:00etan eta igandean 17:30ean hasita.

Doneztebe The Moment eta Arraioz Sagardiaren arteko partidak larunbat goizean jokatuko dituzte eta Doneztebe Zarbonet eta Irurita Migueleneren artekoak igande arratsaldean 

Baztan-Errekako laxoa kopa txapelketako finalerdiak jokatuko dituzte asteburu honetan. Bietan Doneztebe eta Baztango taldeen arteko norgehiagoka izanen da eta bi partidak, joanekoa eta itzulikoa, segidan jokatuko dituzte.

Uztailaren 18an, larunbatean 11:00etan Doneztebe The Moment eta Arraioz Sagardiaren arteko partida jokatuko dute Bear Zanan lehenik eta gero, Arraiozko plazan, izanen dute itzulikoa.

Uztailaren 19an, igandean 17:30ean Doneztebe Zarbonet  eta Irurita Migueleneren arteko finalerdiko joaneko partida jokatuko dute Bear Zanan eta segidan Iruritako plazara joanen dira, itzulikoa jokatzera.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun