Iruritan eta Donezteben laxoa eskolak eskainiko dituzte datorren ikasturtean

Ttipi-Ttapa/Xorroxin 2020ko uzt. 15a, 08:00
Abuztuaren 20ra arte dago izena emateko aukera.

Laxoa Elkarteak bederatzi urtetik hamasei urtera arteko neska mutikoendako eskolak eskainiko ditu Iruritan eta Donezteben. Astelehenetan bilduko dira, bi taldetan banatuta: 17:00etatik 19:00etara (9-13 urte artekoak) eta 19:00etatik 21:00etara (13-16 urte artekoak). Interesa dutenek mezu bat igorri beharko dute laxoaelkartea@gmail.com helbidera abuztuaren 20a baino lehen.

Irailetik ekainera emanen dituzte eskolak eta ikasle bakoitzak 40 euro ordaindu beharko ditu. Horietatik 20 euro Laxoa Elkarteko bazkide izateko izanen dira eta beste 20ak sortuko dituen gastuei aurre egiteko (pilotak, eskularruak…). Izena ematen duen ikasleren bat dagoeneko Laxoa Elkarteko bazkidea baldin bada 20 euro ordaindu beharko ditu ikastaroaren truke.

Erlazionatuak

Laxoa Kopa finalerdien zain

Xorroxin irratia 2020 uzt 15 Mendialdea

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun