Iruñeko Alde Zaharreko erremonte txapelketako finalerdietako gurutzaketak erabaki dira

Ttipi-Ttapa 2020ko uzt. 13a, 14:00
Lehen mailako ligaxkako azken partidan, Zeberiok eta Azpirozek irabazi egin zieten Uterga eta Garcési.

Ortzegunean eta ortziralean Labriten jokatuko dituzte bi kategorietako finalerdiak eta larunbatean finala

Agoizko Toki Eder pilotalekuak hartuko ditu asteburuan Iruñeko Alde Zaharreko VI. Erremonte txapelketako final laurdenetako ligaxkako azken bi jardunaldiak. Ortziralean bigarren mailan, Aimar Jabalera doneztebarrak eta Aimar Saldias oiztarrak 35-26 irabazi zieten Erburu eta Julen Larretxea doneztebarrari eta, lehen mailan, Matxin III.a eta Ionek 35-33 irabazi zieten Josetxo Ezkurra II.a doneztebarrari eta Agirrezabalari.

Biharamunean, bigarren mailan,  Aldabe eta Barricartek  35-28 irabazi zieten Beñat eta Otanori eta lehen mailan, Zeberio II.ak eta Azpirozek 35-27 irabazi zieten Xanti Uterga doneztebarrari eta Garcési. Larunbateko irabazleek lehen postuak lortu zituzten beraien kategorietan.

Finalerdiak uztailaren 16an eta 17an, finala 18an

Honela, erabakiak gelditu dira ortzegunean eta ortziralean Iruñeko Labrit pilotalekuan jokatuko diren finalerdietako gurutzaketak.

Uztailaren 16an, ortzegunean 18:30ean hasiko den jauakdian, Aldabe eta Barricart, Erburu eta Larretxearen kontra ariko dira bigarren mailan eta Zeberio II.a eta Azpiroz, Ezkurra II.a eta Agirrezabalaren kontra lehen mailan.

Uztailaren 17an, ortziralean, ordu berean, Beñat eta Otano, Jabalera eta Saldiasen kontra ariko dira bigarren mailan eta Uterga eta Garcés, Matxin III.a eta Ionen kontra, lehen mailan.

Finala uztailaren 18an, larunbatean 18:00etan hasita jokatuko da Labriten.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun