Baztan-Erreka laxoa kopako finalerdiak erabakiak gelditu dira

Ttipi-Ttapa 2020ko uzt. 13a, 13:00
Finalerdietako lau taldeak erabaki dira asteburu honetan.

Arraioz Sagardia eta Doneztebe Apezteguiaren arteko final laurdenetako kanporaketa izan zen berdinduena, kitarako partida ere jokatu behar izan baitzuten


Asteburu honetan jokatu dira Baztan-Errekako laxoa kopako final laurdenak. Doneztebe The Moment eta Doneztebe Ameztiaren arteko norgehiagoka izan ezik (bietan hutsean utzi zuen The Moment taldeak Ameztia) bertzeak berdinduak joan ziren eta partida bana irabazi zuen talde bakoitzak eta hortaz, jokoen aldeak erabaki zuen finalerdietako protagonista. Berdintasun horren erakusgarri nagusia Arraioz Sagardia eta Doneztebe Apeztegiaren arteko lehia. Arraiozen 3-5 irabazi zuten doneztebarrek eta Donezteben 3-5 baztandarrek. Hortaz, kitarakoa jokatu behar izan zuten Bear-Zanan bertan eta berriz ere arraioztarrak gailendu ziren, 0-3.

Arraioz Sagardia vs Doneztebe Apezteguia (3 – 5)
Doneztebe Apezteguia vs Arraioz Sagardia (3 – 5)

Kitarakoa jokatu behar izan zuten Bearzana plazan bertan eta berriz ere arraioztarrak nagusitu ziren: Doneztebe Apezteguia 0 – Arraioz Sagardia 3

Doneztebe Ameztia vs Doneztebe The Moment (0 – 5)
Doneztebe The Moment vs Doneztebe Ameztia (5 – 0)

Oiz vs Doneztebe Zarbonet (5 – 4)
Doneztebe Zarbonet vs Oiz (5 – 2)

Irurita Miguelene vs Arraioz Zubiondo (5 – 0)
Arraioz Zubiondo vs Irurita Miguelene (5 – 3)

 

Finalerdiak datorren asteburuan

Gisa honetara, datorren asteburuan jokatuko diren finalerdiak erabakiak gelditu dira. Doneztebarren eta baztandarren arteko finalerdiak izanen dira biak:

DONEZTEBE THE MOMENT - ARRAIOZ SAGARDIA

DONEZTEBE ZARBONET - IRURITA MIGUELENE

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun