Getxo ezagutzeko hamaika aukera

Erabiltzailearen aurpegia Babestutako edukia 2020ko uzt. 9a, 10:54

Xarmaz eta bazter liluragarriez beteriko udalerria da Getxo. Bilbotik 20 minutura, Metroarekin konektatuta, erakargarritasun turistiko handia du, hondartza paregabeak eta monumentuek eratutako ondare izugarria duelako; hala, txango ahaztezin bat egiteko xarma handiko herri bikaina da.

Lurmutur paregabeen eta Nerbioi ibaiaren bokalearen artean kokatuta, bost hondartza ditu Getxok. Herrigunetik gertu, ondo komunikatuta eta guztiz ekipatutako haregune lasai-lasaiak topa ditzakegu; olatu handirik gabekoak, eguzkia hartzeko eta txonboa egiteko ezin hobeak. Horrez gainera, paseatzeko eta gertuko txosnetan freskatzeko aukera eskaintzen dizkigute lekuok. Halaber, erdigunetik urrunago dauden hondartza basatiagoak ditugu aukeran, askotariko kirolak praktikatzeko aproposak, hala nola parapentea eta surfa.

Historia berezidun udalerria da Getxo; horren erakusgarri da berton topa daitezkeen itsas tradiziodun etxeak eta burges dirudunen jauregi ederrak. Algortako Portu Zaharreko etxe zuri eta estuek itsasoari lotutako tradizioak gogorarazten dizkigute.

Bizkaia Zubia, Gizatasunaren Ondarea (UNESCO 2006), horren edertasun, kreatibitate eta erabilgarritasunagatik, artelana dirudi. Bere lau dorreek 61 metroko altuera dute eta 160 metroko oinezkoentzako zaldain batek elkartzen ditu.

Zubi horren eta Algortako Portu Zaharraren artean “Etxe handien paseoa” egiteko ibilbide ikaragarria dago. Etxe interesgarrion datuak ezagutarazteko askotariko panel informatiboak topa daitezke bidean, euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez.

Getxotik abiatuta, gainera, Bizkaiko lekurik ikusgarrienak bisita daitezke baita ere, hala nola Bilboko Guggenheim Museoa, San Juan Gaztelugatxekoa, Urdaibai Biosfera Erreserba eta Gernika.

Getxoko Turismo Zerbitzuaren webgunean udalerrian lo egiteko eta bertoko oferta gastronomiko onenaren berri topa daiteke. Era berean askotariko planak aurki daitezke bertan, hala nola Antzeztutako Bisitak (6 euro) eta belaontzian joan-etorria (45 eurotik aurrera). Ikus webgunearen “Zer egin” atala.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun