Baztan-Erreka Laxoa kopako final laurdenak jokatuko dituzte asteburuan

Ttipi-Ttapa 2020ko uzt. 9a, 14:00
Asteburu honetan erabakiko da finalerdietan zein lau talde ariko diren.

Doneztebeko lau taldek, Arraiozko biak, Oizek eta Iruritak lortu dute txartela

Baztan-Erreka Laxoa kopako final laurdenetako kanporaketak jokatuko dituzte asteburu honetan. Joan eta itzuliko partidak izanen dira. Bi partidak segidan jokatuko dituzte, biak bortz jokotara. Lehenbiziko partida lehenbiziko taldearen herrian eta gero, bigarren taldearen herrian jokatuko diruzte.

Honela gelditu dira final laurdenetako gurutzaketak:

  • Oiz – Doneztebe Zarbonet, igandean 11:30ean
  • Doneztebe Ameztia – Doneztebe The Moment, igandean 10:00etan
  • Irurita Miguelene – Arraioz Zubiondo, igandean 17:00etan
  • Arraioz Sagardia – Doneztebe Apezteguia, larunbatean 16:30ean

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun