Kaixo Berako herri osoari:
Patricia Arteaga dut izena, ekainaren 2an Beran lan-istripu larria izan zuen Correoseko langilea naiz.
Gutun honen bidez, eskerrak eman nahi dizkiet, jendaurrean, egun horretan lagundu zenidaten pertsona guztiei: Berako suhiltzaile boluntarioei, anbulantziari, Berako Osasun Zentroko mediku eta erizainei, Oronozko suhiltzaileei eta 112ko helikopteroari. Eta, bereziki, hilabete honetan, ZIUn egon naizen bitartean animo eta maitasun mezuak igorriz –nire senarrak egunero ematen zizkidanak–, lagundu didaten guztiei.
Ez dut inoiz ahaztuko hainbeste jenderen laguntza jaso izana, ezagutu gabe beren arnasa zintzoa bidali baitidate, eta ziur nago lagundu egin didala errekuperazioan, zeina, nahiz eta oraindik urrun egon, iritsiko den.
Beti eramango zaituztet nire bihotzean.