Iruñeko Alde Zaharreko erremonte txapelketako partidan berriz ere nagusi izan da Uterga

Ttipi-Ttapa 2020ko uzt. 6a, 20:00
Iruñeko Alde Zaharreko erremonte txapelketako bi jardunaldi jokatu dituzte asteburuan Agoitzen.

Garcésekin batera 35-25 irabazi zien Ezkurra II.a eta Agirrezabalari ortziralean Agoitzen

Iruñeko Alde Zaharreko VI. Erremonte txapelketako hirugarren jardunaldian ere nagusi izan zen Xanti Uterga doneztebarra. Gacesekin bikote eginez 35-25 irabazi zieten Josetxo Ezkurra II.a doneztebarrari eta Agirrezabalari. Bigarren mailako partidan, Beñat eta Otanok 35-28 iranazi zieten Doneztebeko Aimar Jabalera eta Oizko Aimar Saldiasi.

Larunbatean jokatutako laugarren jardunaldian, lehen mailan, gipuzkoarren arteko lehian, Zeberio II.ak eta Azpirozek 35-26 irabazi zieten Matxin III.a eta Ioni eta bigarren mailakoan, Aldabe eta Barricart-ek 35-21 irabazi zieten Erburu eta Julen Larretxea doneztebarrari.

Datorren asteburuan jokatuko dira ligaxkako azken jardunaldiak eta honenbertzez, erabakiak geldituko dira finalaurrekoetako gurutzaketak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun