Baztan-Errekako laxoa kopa txapelketan final laurdenetan izanen diren zortzi taldeak erabakiak

Ttipi-Ttapa 2020ko uzt. 6a, 19:00
Asteburuan Doneztebeko Bear-Zana plazan jokatutako laxoa partidetako bat.

Baztan-Errekako laxoa kopako lehen kanporaketak jokatu dituzte asteburu honetan. Honenbertzez, hasierako hamaika taldeetatik zortzi pasatu dute lehen galbahea eta final laurdenetarako txartela lortu dute.

Joan eta etorriko kanporaketak jokatu dituzte, eta hauek izan dira emaitzak:

  • Doneztebe The Moment, 5 - Doneztebe Titi, 3
  • Doneztebe Titi, 1 - Doneztebe The Moment, 5
  • Doneztebe Apezteguia, 5 - Doneztebe Ameztia, 2
  • Doneztebe Ameztia, 5 - Doneztebe Apezteguia, 3
  • Arraioz Zubiondo, 5 - Doneztebe Avia, 3
  • Doneztebe Avia, 2 - Arraioz Zubiondo, 5
  • Arraioz Sagardia, 5 - Oiz, 0
  • Oiz, 5 - Arraioz Sagardia, 2

Beraz, dagoeneko erabaki dira zein izanen diren final laurdenak jokatuko dituzten zortzi taldeak: garaile bezala, Doneztebe The Moment, Doneztebe Apezteguia, Arraioz Zubiondo eta Arraioz Sagardia izanen dira; arrantzatuak Doneztebe Ameztia eta Oiz; Doneztebe Zarbonet ere final laurdenetan egonen da, Donibane Lohituneko taldeak ezin izan baitzuen partidu jokatu; eta Irurita Miguelene zozketaz pasatua zen dagoeneko.

Hurrengo egunetan zehaztuko dituzte final laurdenetako kanporaketak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun