Amorruaren aurkako kanpaina bertan behera gelditu da

Ttipi-Ttapa 2020ko uzt. 6a, 16:00
Lau hilabete baino gehiago txakurrek derrigorrezkoa dute txertoa.

2020ko Amorruaren aurkako kanpaina bertan behera gelditu da, «Covid-19ak eragindako osasun egoeragatik»

Nafarroaren Albaitarien Elkargoak jakinarazi du 2020ko Amorruaren aurkako kanpaina bertan behera gelditu dela, «Covid-19ak eragindako egoera larriagatik». Eta gogorarazi nahi  izan dute, «Nafarroan amorruaren aurkako txertoa derrigorrezkoa dela 4 hilabete baino gehiagoko txakurrentzat», eta gainera, txerto batetik bestera, «bi urte baino gutxiago» igaro behar dira. Derrigortasun hori, jabeen ardura dela azaldu dute eta hortaz, «legez ezarritako epean txakurrari txertoa jartzeko ohiko albaitariarengana jo dezakezue».  

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun