Lesakako kamioilari bat hil da gaur goizean Irungo saihesbidean izandako istripu batean

Ttipi-Ttapa 2020ko uzt. 2a, 18:44
GI-363 errepideko 14. kilometroan izan da istripua. Argazkia: EITB

59 urteko kamioi-gidari lesakarra hil da gaur goizeko hamarrak baino lehen gidatzen zuen kamioak trailer batekin talka egin ondotik Irungo saihesbidean, Kostarbe inguruan, Hendaiarako noranzkoan. Segidan, bertze bi autok jo dituzte istripua izan duten kamioia eta trailerra. Istripuaren ondorioz, kamioiaren gidari lesakarra harrapatuta gelditu da «zauri larriekin» Ertzaintzak dioenez. Zauri horien ondorioz hil egin da. Autoetako hiru lagunek, aldiz, zauri arinak izan dituzte.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun