Microsofteko langilea dela erranez, telefono bidezko iruzurrak izan dira Nafarroan

Ttipi-Ttapa 2020ko uzt. 2a, 12:30
Iruzurgileak, ordenagailuan birus bat dutela adierazi datuak eskatuz, kontrol osoa lortzen du.

2.800 eta 6.000 euro arteko iruzurrak izan dira.

Espainiako Poliziak Nafarroan urte hasieran atzemandako iruzurren «bigarren bolada bat» izan dela iragarri du. Iruzurgileak, Microsoft teknikaria dela erran eta ordenagailuan birus bat dutela adieraziz, datuak lortzen ditu. Arazoa konpontzeko lau eta 15 euro artean eskatuta, hainbat aplikazio deskargatzera bideratzen ditu; eta erabiltzaile-izena, pasahitza, datu pertsonalak... galdetuz, ordenagailuaren kontrol osoa bereganatzen du.

Iruzurrak saihesteko eta ordenagailuan birusik ez sartzeko, antibirusa izatea eta eguneratuta edukitzea gomendatu dute, baita programetara sartzeko baimenak irakurri eta estekak tentuz irekitzea ere.

Identitate digitalaren zainketa ere eskatu dute, norbere buruari buruzko informazio gehiegi ez igotzeko, sare sozialetako pribatutasuna konfiguratzeko... deia eginez. Webgune seguruak direla baieztatzeko,  https:// segurtasun kodea dutela bermatzearekin bat, Wifi sare pertsonalaren sarbidea ukatzea eta sare publikoak erabiletzerakoan informazio-trukean emaniko informazioari erreparatzea ere garrantzitsua delakoan daude.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun