Mendian lar artean aurkitzen dira auzo batzuk, aurrean endararrak auzoei begira. Auzotarrak ikusirik ENDARA EZIN BIZIRIK haize errotak kendu nahi dizkiote, bizitzen segi dezan.
Amaren eskuak aspaldi da ukitzen ez nautena, babesten ez nautena. Esku haien faltan, nirea ez den aitaren etxea babesten topatu dut neure burua, gure burua, gure etxeak, Endarako etxeak.
Endaran bizi nahi dugu libre, zuen legeen kontra, zuen usteen kontra. Izan ere, hemen Mari aunitz gara eta ez dugu inorentzat izan nahi. Gizonak ere badira, denak baturik, inor ez bere bakardadean, denak helburu bakarrarekin, haize errotetatik libre izateko, horrela baikara jaioak. Ez, ez daiteke dena erosi zuen kaiola erraldoietatik, hemen kexu gara, baina ezin dezakegu katez aldatu.
Lesakako mendiez solasean, ezin Laboa ahantzi, izarren hautsak harrotuko lizkioketen haize errotak. Ezin isildu, maite ditugulako maite gure bazterrak, lanbroak izkutatzen dizkigunean. Ez gaitu, ordea, hauspean gorde, hauts hartatikan uste gabean gu ernatu ginen, atsedenik hartu gabe, lana eginez goaz aurrera, kate horretan, denok batera, gogorki oihukaturik ENDARA BIZIRIK.