Arrantza denboraldia uztailaren 15era arte luzatuko da Bidasoan eta Urumean

Ttipi-Ttapa 2020ko eka. 25a, 20:00
Bi aste gehiago izanen dute arrantzarako Bidasoaren eta Urumearen arroetan.

Ibaiak baldintza onetan daudela-eta, hamabortz egun gehiago izanen da arrantzarako, hartu eta askatzeko modalitatean

Nafarroako Gobernuaren Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuak uztailaren 1etik 15era luzatu du izokin eskualdeko arrantza denboraldia, arrantzatu eta askatzeko modalitatean. Ibaien baldintzak egokiak direnez, arrantza bertze 15 egunez luzatzea ahalbidetzen dute Baztan-Bidasoa eta Oria–Urumea arroetan. Neurria ekainaren 15eko 491E/2020 ebazpenean jaso da. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun