IXA webserie berriak zientzia-fikzioa ekarriko du ortziralero ERRAN.EUS atarira

Ttipi-Ttapa 2020ko eka. 23a, 07:04

IXA zientzia-fikziozko websaila eskainiko du ekainaren 26an hasita, sei ortziralez, ERRAN.EUS atariak. Sei ataleko saila da, bertikalean grabatutakoa, atal bakoitzean istorio ezberdin bat kontatzen duena. Ekaineko hondarreko ortzirale honetan eta uztaileko bortz ortziraletan ikusgai izanen dira sei atalak, 18:00etan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun