COVID-19: Elkarrizketak

«Bortzirietan ere positibo gehiago agertu dira Sunbillakoaren ondotik»

Ttipi-Ttapa 2020ko eka. 23a, 09:10

Ruth Gonzalez Santo Tomás, Bortzirietako Osasun Zentroko zuzendaria

«Agerraldi bete-betean gaude momentu honetan eta ez diogu errespetua galdu behar birusari. Malerrekan ez ezik Bortzirietan ere birusa gure artean dago, eta agertu diren positiboekin lanean ari gara oraintxe berean». Horrelaxe erantzun dio TTIPI-TTAPAri Ruth Gonzalezek, Bortzirietako Osasun Zentroko zuzendariak egoera zertan dagoen galdetu diogunean.

Fokuaren lehen zantzuez eta hedapenaz mintzatu da Gonzalez: «agerraldi honen hasiera Sunbillan atzeman dute, familia batean. Baina berehala etxetik Berako lantegi batera zabaldu da, eta baita lagunartera ere».  Hurbiletik segitu nahi dute kasua: «oraintxe bertan gaixo horrek izan dituen kontaktuen segimendua ari dira egiten Iruñetik, eta guk hemen Berako lantegian atzeman ditugun positiboen segimendua egiten ari gara oraintxe bertan».

«Kasu eman, erabili beti musukoa eta kutsatuta gaudela susmatzen badugu, berehala bakartu behar dugu»

Behin eta berriz errepikatzen du Gonzalezek: «jendartean gaudenean musukoa erabili behar dugu nahitaez, eta susmorik baldin badugu kutsatuta gaudela positibo eman duen batekin egon garelako 15 minutu baino gehiago, 1,5 metro baino gutiagoan eta maskararik gabe, orduan berehala bakartu behar dugu geure burua».

Sintomarik izanez gero, deitu berehala 948 29 02 90 telefonora.

 

Erlazionatuak

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun