Orain Ardura ekimenak elkarretaratzeak eginen ditu ekainaren 25ean Euskal Herri osoan

Ttipi-Ttapa 2020ko eka. 23a, 07:00

Eskualdean, ortzegunean 19:30ean bilduko dira Elizondoko eta Leitzako plazetan

Orain Ardura ekimena erakundeek krisi ekonomiko eta sanitario honetan funts publikoak kudeatzeko erantzukizuna eskatzen duen kanpaina da. Pertsonen osasuna eta bizi-baldintzak jokoan dauden une honetan, haien ongizatea bermatzeko behar diren baliabideak bermatzea eskatzen dute. Hori dela eta, gastu faraoniko guztiak geldiaraztea, eta Abiadura Handiko Trenaren eta Hegoaldeko Trenbide Saihesbidearen proiektuetan gastatzen den dirua gizarte-beharretara bideratzea eskatzen dute.


Hilabete honetan, hainbat kolektibo sozial eta sindikalek eta norbanakoek manifestu bat sustatu dute. Manifestua maiatzaren 26an aurkeztu zen Euskal Autonomia Erkidegoko eta Nafarroako lau hiriburuetan, osasun-krisia gehien pairatu duten tokietan: ospitaleetan, zaharren egoitzetan...

Manifestu osoa kontsultatu eta pertsonen eta kolektiboen atxikimendua gehitu daiteke hemen: orainardura.wordpress.com.

Data horretatik, manifestuak atxikimendu zabala ekarri du: 150 kolektibo sozial, ingurumeneko eta sindikal baino gehiagok eta 1.800 norbanako inguruk sinatu dute gaur egun. Eta hau ideia horiek gizarte osora eramaten saiatuko den kanpaina baten hasiera besterik ez da.

Helburu horrekin, eta gizarte-zerbitzuetan baliabiderik ez dagoela salatzeko, gaur egungo eta etorkizuneko belaunaldientzako hipoteka astuna ekarriko duten gizarte-onurarik gabeko proiektuetan xahutzen diren bitartean, Orain Ardurak elkarretaratzeak deitu ditu. Ekainaren 25ean, osteguna, izango dira EAEko eta Nafarroako lau hiriburuetan, baita beste hainbat herritan ere. Herritarrak animatu nahi dituzte elkarretaratzetara joan daitezen eta osasuna eta gizarte-zerbitzu publikoak eta kalitatezkoak indartzeko beharra aldarrika dezaten.

Gainera, joan den astean argitaratu zen Europako Kontu Auzitegiaren txostena azpimarratu nahi dute, «gure tesiei bultzada handia ematen dielako. Horregatik eta bizi dugun krisi larria dela eta, uste dugu inoiz baino garrantzitsuagoa dela sektore gehiagoren inplikazioa, ardura eta erantzukizuna nagusitu daitezen».

Gaur egun baieztatutako elkarretaratzeen zerrenda:

NAFARROA
• Iruñea: - La Misericordia Zahar- egoitza, 19:30ean.
            -Etxabakoitz: Osasun  etxea, 19:30ean.
            -Sanduzelai: Osasun  etxea, 19:00etan.
• Altsasu: Aita Barandiaran Zahar- egoitza , 19:30ean.
• Barañain: Osasun  etxe berria, 19:00etan.
• Tafalla: Osasun  etxea, 19:30ean.
• Etxauri: Osasun  etxea, 19:30ean.
• Orkoien: Osasun  etxea, 19:30ean.
• Agoitz: Udal plaza, 19:30etan.
• Leitza: Herriko plaza, 19:30etan.
• Lizarra: Osasun  etxea, 12:30ean.
• Castejon: Solidaridad Zahar-egoitza, 19:30etan.
• Elizondo: Herriko plaza, 19:30etan.

 

ARABA
• Gasteiz: Santiago Ospitalea, 11:00etan.
• Agurain: Zahar-egoitza, 19:30ean.
• Ribabellosa: Osasun etxea, 18:00etan.


BIZKAIA
• Barakaldo: Gurutzetako Ospitalea, 11:00etan.


GIPUZKOA
• Donostia: Donostia Unibertsitate Ospitalea, 11:00etan.
• Billabona: Santiago Zahar-egoitza, 18:00etan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun