Galarretaren 50. urteurrenaren txapelketako lehen partidak jokatu zituzten larunbatean Hernaniko pilotalekuan. Urdinak izan ziren nagusi bietan. Aritz Juanenea eta Endika Urrutia II.a saldiastarrek 35-28 urabazi zieten Urriza eta Aritz Zubiri goizuetarrari. Txapelketak datorren larunbatean izango du jarraipena, ligaxkako bigarren saioarekin. Bertze partidan, Ansa-Larrañagak 35-23 irabazi zieten Goikoetxea V.a-Barrenetxea IV.ari.
Honela, irabazleek launa puntu lortu zituzten eta galtzaileek bakar bat ere ez. Duela hiru hilabete pasatxo azken jaialdia jokatu ondoren, erremontearen katedralak larunbaten zabaldu zituen ateak berriz ere, eta ez edonola, 200 lagun baino gehiago elkartu baitziren, segurtasuneko protokolo guztiak betez.