Oriamendiko erremontisten plantillak, azken egunotan, Covid-19ari dagozkion test serologikoak gainditu ditu. Gaur aurkeztuko da Galarretaren 50. urteurreneko txapelketa, eta nahitaez jakin behar da erremontistak prest dauden hurrengo bortz larunbatetan jokatuko den lehiaketa batean aritzeko.
Galarreta izan zen jarduera bertan behera utzi zuen azken frontoia, eta ateak irekitzen dituen lehena izanen da larunbatean, betiere segurtasuna bermatuz eta behar diren protokolo guztiak zorrotz betez. Argazkian, Aritz Zubiri goizuetarra ageri da, test serologikoa pasatzen.