Uztailaren 3an hasita, ortzegun gauero, Plazandreak saioa eskainiko dute ETB1en. Hamalau emakumezkok eta bi gizonezkok parte hartuko dute saioan. Lau taldetan banatuta (entrenatzailea eta hiru jokalari) kantxan dakitena erakusteko bilduko dira. Tartean izanen dira Irantzu Etxebeste beratarra eta Iera Agirre leitzarra pilotariak eta Naroa Elizalde zubietarra entrenatzaile lanetan ariko da.
Pilotariek hiru partida jokatuko dituzte, pilota mistoa erabiliz: lehendabizikoa eskuz banaka, binakako bat hamabi tantotara eta eskuz banakako beste bat. Emakume pilotariek euren trebezia erakusteko aukera ederra izanen dute.