Udazkenean iritsiko da 'Gorabeherak' websailaren bigarren denboraldia

Ttipi-Ttapa 2020ko eka. 14a, 07:30

Lehen denboraldiko bortz kapituluak zabaldu ondoren, eta taldeak hurrengoetarako ideiak biltzen dituen bitartean, atsedenaldia hartu eta udazkenean itzuliko da Gorabeherak websailaren bigarren denboraldiak.

Ttap aldizkari digitalak Tabakalerako 2deo Laborategiaren eta Bertoko Igogailuak enpresaren laguntzaz ekoitzitako webserie hau berritzailea da alderdi bat baino gehiagotan, eta erran.eus webgunean aukera ederra iruditu zaigu irakurleoi entretenimenduko edukia eskaintzeko, ohiko informazioaz gain. Ikusleon iritzia ezagutzeko inkesta labur hau ere prestatu dugu, websailaren inguruko galdera gutxi batzuekin.

Eduki mota hori zuen gustukoa delakoan, ekainaren 26an bertze webserie bat ekarriko dizuegu astero. IXA webseriea ere Tabakalerako 2deo Laborategiaren laguntzaz sortutakoa da, eta gizartea eta teknologiaren arteko harremana aztertzen du misterio eta akzioko atal laburren bidez. Laster emango dizuegu haren inguruko informazio xeheagoa.

Erlazionatuak

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun