Emakume Master Cup txapelketako pilota goxoko finalaurrekoak ekainaren 21ean jokatuko dituzte Elgoibarren

Ttipi-Ttapa 2020ko eka. 10a, 19:00

Irantzu Etxebeste beratarra eta Iera Agirre leitzarra aurrez aurre izanen dira pilota goxoko lehen finalaurrekoan.

Finalerdietako batean Iera Agirre leitzarra eta Irantzu Etxebeste beratarra izanen dira aurrez aurre

Pandemiak geldiarazi zuen Laboral Kutxa Emakume Master Cup pilota txapelketa berriz ere ekainaren 21ean abiatuko da. Zehazki, ekainaren 21ean, Elgoigarren jokatuko dituzte pilota goxoko finalaurrekoak, 12:00etatik aitzinera.

Lehenbiziko finalaurrekoan, Iera Agirre leitzarra eta Maite Ruiz de Larramendi, Irantzu Etxebeste beratarraren eta Ane Urkizuren kontra ariko dira. Bertze finalaurrekoan, Ainhoa Ruiz de Infante eta Amaia Jaka, Nagore eta Leire Galeanoren kontra. Irabazleek, finala jokatuko dute ekainaren 28an Irunen. Irungo jaialdi berean jokatuko dute pilota mistoko finala ere Olatz Arrizabalagak eta Gentzane Aldaik, Leire Garai eta Olatz Ruiz de Larramendiren kontra.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun