Gaztea Maketa Lehiaketaren finala ekainaren 25ean izanen da

Ttipi-Ttapa 2020ko eka. 9a, 15:00

Kilimak taldeak lortu zuen entzuleen saria. Taldeko kidea da Ione Zozaia zugarramurdiarra.

Koronabirusaren ondorioz, ekainaren 25era gibelatu dute apirilaren 3rako aurreikusia zegoen Gaztea Maketa Lehiaketaren final handia. Donostiako Victoria Eugenia antzokian dute hitzordu handia. Entzuleen saria irabazi zuen Kilimak taldearekin batera, Deñe, Klermoon eta Raitx taldeak ariko dira oholtzan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun