Lorea Argarate Zubia ikertzaileari elkarrizketa #NikEtxean Esperimentuak proiektuaren maiatzeko egutegia bukatzeko

Ttipi-Ttapa 2020ko eka. 7a, 12:00

Elhuyarrek, Bizilaberen  #NikEtxeanEsperimentuak proiektuaren maiatzeko egutegia bukatu da, Lorea Argarate Zubia ikertzaile eta musikari bilbotarrari eginiko elkarrizketarekin: https://bizilabe.elhuyar.eus/eu/niketxeanesperimentuak/maiatzak-29-elkarrizketa-lorea

16 erronka eta 4 euskal ikertzaile euskalduni eginiko solasaldiak argitaratu dituzte Bizilaberen webgunean, maiatzean zehar.

Azken edukia argitaratu dute, eta orain, datorren ikasturteko tailerrak eta edukiak prestatuko dituzte, eta, bitartean, orain arte argitaratutakoak (apirileko esperimentuak eta maiatzeko erronkak) Bizilaberen webgunean egongo dira, nahi duen orok erabiltzeko moduan.

Helbide hauetan egongo dira erabilgarri:
#NikEtxeanEsperimentuak apirileko esperimentuak, haur eta gazteek bakarrik edo eta familian egiteko esperimentuak: https://bizilabe.elhuyar.eus/eu/albisteak/niketxeanesperimentuak_apirila  

-  #NikEtxeanEsperimentuak maiatzeko erronkak, 10-15 urteko neska-mutilek irudimena landu eta neuronak astintzeko: https://bizilabe.elhuyar.eus/eu/albisteak/niketxeanesperimentuak-maiatzeko-egutegia

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun