2021eko jaiegunak zehaztu ditu Nafarroako Gobernuak

Ttipi-Ttapa 2020ko eka. 5a, 09:00
Baztanen, aurtengo egutegian, urriaren 30a besta eguna izendatua da, Elizondoko feria eguna. Argazkia: Ondikol.

Heldu den urteko lan egutegian, martxoaren 19a jaieguna izanen da. Abuztuaren 15a igandearekin izanen delako hartu du erabaki hori Gobernuak.

Nafarroako Aldizkari Ofizialak atzo argitaratu zuen 2021ean 14 egun baliogabe izanen direla guztira, eta tartean bi tokiko jaiegunak izanen direla. Horietako bat abenduaren 3a izanen da, Nafarroaren Eguna, Gobernuak herrialde osoan egun baliogabe gisa finkatu duena.

2021eko besta egunak:

  • Urtarrilak 1
  • Urtarrilak 6
  • Martxoak 19
  • Apirilak 1: Aste Santua
  • Apirilak 2: Aste Santua
  • Apirilak 5: Pazko Bigarrena.
  • Maiatzak 1
  • Urriak 12
  • Azaroak 1
  • Abenduak 3
  • Abenduak 6
  • Abenduak 8
  • Abenduak 25

Egun horiei bertze tokiko jaiegun bat gehituko zaie, udalerri bakoitzak bere herriko besten arabera ezarri ahal izanen duena. Udalek beren proposamena azaroaren 15a baino lehen bidaliko beharko dute Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko Departamentura, eguna eta arrazoia azalduz. Udalaren baitan kontzejuak  izanez gero, horietako bestak ere adierazi beharko dira. Proposatutako eguna igandean edo bertze besta egun batean tokatzen bada, zuzenean hurrengo laneguna izanen da jaieguna.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun