Tenperaturak ohiko balioak gainditu ditu maiatzean

Ttipi-Ttapa 2020ko eka. 4a, 07:00
Argazkia: valledebaztan.com

Bertze urteetako maiatzeko datuekin alderatuz, batez bertze bi edo hiru gradu gehiago neurtu dituzte termometroek aurten eta euria ere ohi baino guttiago egin du. Donezteben, erraterako, 15,1 ºCkoa da bataz bertzeko historikoa eta aurten 16,5 gradutara igo da termometroa. Gorramendiko tenperaturaren bataz bertze historikoa, berriz, 9,6 gradutakua da eta aurtengo maiatzean 12,5koa izan da.

Tenperaturan ez ezik, prezipitazioan ere nabaritu da aldea. Doneztebeko kasuan prezipitazioaren maiatzeko batez bertzeko historikoa 117 l/m2koa da eta aurten 73,6 l/m2 neurtu dituzte. Gorramendin ere ohiko bataz bertzekotik urruti gelditu dira aurtengo zenbakiak: datu historikoa 201,8 l/m2koa da eta aurten 117,5l/m2 neurtu dituzte.

Tenperaturaren bilakaera (ºC-tan)

  2020 2019 2016 2015 2012 2011 2008 2007 2004 2003
Bera (Larretagaina) 16,5 12,2 14,2 14,4            
Doneztebe 17,3 13,1 15,2 15,6 16,1 16,9 15,3 14,9 14,4 15,2
Goizueta 16,7 12,6 15,6 15,3 15,9 16,7 15,7 14,3 14  
Gorramendi 12,5 7,7 9,3 10,4 11,1 11,7 10,2 9,2 9 10,2

Prezipitazioaren bilakaera (l/m2)

  2020 2019 2016 2015 2012 2011 2008 2007 2004 2003
Bera (Larretagaina) 110,2 235,4 135,7 77,2            
Doneztebe 73,6 193,8 82,3 64,6 121,7 70,3 185,4 206,6 80,5 111,6
Goizueta 129,3 281,5 128,5 127,2 137,4 76,5 255,6 222,9 137,1  
Gorramendi 117,5 339,7 171,1 106,9 213,2 84,2 210 312,4 190,9 226

Iturria: Nafarroako Meteorologia Agentzia

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun