Bidasoko Bide Berdean mantentze lanak eginen dituzte bi asteotan

Ttipi-Ttapa 2020ko eka. 1a, 11:30
Bidasoko Bide Berdea ez da itxiko, baina kontuz ibiltzea gomendatu dute.

Ekainaren lehen bi asteetan Bidasoko Bide Berdeko urteroko mantentze lanak hasiko dira. Bidea ez da itxiko, baina kontuz ibiltzea gomendatu dute, segurtasun neurriak eta langileak errespetatzearekin batera.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun