Bortzirietako Guztiok taldearen tonbola solidarioa Xorroxin irratian gaur eguerdian

Xorroxin irratia 2020ko maiatzaren 29a

80 sari baino gehiago izanen dira. Zozketa zuzenean eginen dute gaur Xorroxin irratian.

Gaur eguerdian, Bortzirietako Guztiok Taldeak , eskualdeko komertzioen laguntzaz antolaturiko Tonbola solidarioa eginen du Xorroxin Irratian. Bertzeak bertze, komertzioetan gastatzeko 10 erosketa txartel, produktu eta janariarekin osaturiko 30 saski baino gehiago, masaje, spa edota ile-apaindegietarako 12 saio baino gehiagotara joateko txartelak, jatetxeetan, kafetegietan, landa-etxeetan eta hoteletan 2 pertsonendako otorduak, arratsak pasatzeko balio duten 20 txartel baino gehiago, monopatina, urdaiazpikoa, Irrisarriko sarrerak, produktuak eta bertze hainbat opari. Erran bezala, zozketa, gaur eguerdian izanen da, 12tan puntu puntuan  Xorroxin irratian.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun