Hiru kamioi gidari gelditu dituzte gaur N-121-A errepidean drogetan eta alkoholean positibo emateagatik

Ttipi-Ttapa 2020ko mai. 28a, 18:30

Foruzainek gelditu duten kamioietako baten barnean ateratako argazkia

Foruzaingoaren Elizondoko komisariako patruila batek Arraizko Bentetan egin duen kontrol batean hiru kamioi gidari geldiarazi ditu gaur. Lehenengo gidariak, Iruñetik Frantziara zihoana, alkoholemia tasa hirukoiztu du eta bere ondoan whiski botila bat irekita atzeman diote. Bigarren gidariak, Madrildik Pariserako bidaian zihoanak, positibo eman du kalamuan eta haxix-zati bat konfiskatu diote. Eta hirugarrena ere, Jaengo kamioi gidaria, haxix zigarroa erretzen ari zela atzeman dute eta kamioiaren erregistroan 20 gramo haxix konfiskatu dizkiote.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun