Iker Vicentek 14 kanaerdikorekin errekorra lortu nahi du ekainaren 14an Nafarroa Arenan

Ttipi-Ttapa 2020ko mai. 28a, 12:03
Iker Vicente, joan den urteko azaroan Donezteben, Nafarroako txapelketa irabazi zuenean.

Otsagabiko aizkolariak 27 minutu eta 17 segundo baino guttiagotan moztu nahi ditu, 1995ean Donato Larretxeak Donostian egindako marka hobetzeko

Iker Vicente, Nafarroa eta Euskal Herriko aizkolari txapeldun eta Munduko bigarrena denak, kanaerdiko (54 ontzako) hamalau enbor 27 minutu eta 17 segundu baino guttiagotan moztu nahi ditu. Modu honetan, Donato Larretxeak 1995ean Donostian egindako marka hobetu nahi du. Ekainaren 14an, eguerdiko hamabietan Iruñeko Nafarroa Arena aretoan izanen du hitzordua. Ekintza guztiz soziala izanen da. Saiakera honen helburua, Covid-19aren kontra lan egiten ari den Centro de Investigación Médica Aplicada (CIMA)-rentzako ahalik eta dohaintza gehien lortzea da. Informazio guztia haien web gunean aurkitu daiteke: www.helpify.es.

Erronka gogorra dauka Otsagabiko kirolariak aitzinean, oraingoan beti animatzen eta bultzatzen aritzen den publikorik gabe egin beharko duelako proba. Teknika eta indarra inportanteak dira aizkolarientzako baina ez da garrantzi guttiagokoa zaleen ahotsen beroa.

Gertakizuna EITBk emitituko du haien lehenengo kanalean, internazionalan eta streaming bidez, haien webgunean ahalik eta ikusle gehiago lortzeko asmoz.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun