Baztan eta Doneztebeko Haur Eskoletan obrak egiteko dirulaguntza eman dute

Ttipi-Ttapa 2020ko mai. 27a, 20:00
Baztango Haur Eskolako irudi bat, Elizondon.

Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentutik 15.500 euro inguruko laguntza jaso du Doneztebeko Udalak eta 1.560 eurokoa Baztangoak

Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuak Nafarroako toki entitateentzako (udal eta kontzejuak) diru-laguntzen deialdia ebatzi du, 0-3 urte bitarteko haur hezkuntzako udal ikastetxeetan obrak egiteko, guztira 151.462 euroko zenbatekoan. Deialdia ebatzita, Baztan, Caparroso, Kaseda, Esteribar, Irunberri, Orkoien, Azkoien, Doneztebe, Ultzama, Viana eta Alesbesko udalek aurkeztutako eskaerak onartu dira.

Doneztebeko Udalak 15.500 euro inguruko laguntza jaso du, barne antolaketa hobetzeko asmoz egindako lan batzuetarako. Denera 29.000 euroko inbertsioa egin da (BEZa barne).

Baztango Udalaren kasuan, Haur Eskolako ateak eta ateen euskarriak aldatzeko 3.000 euroko aurrekontua aurkeztu zuen eta 1.560 euroko laguntza eman du Hezkuntza Departamentuak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun