Bidasoko arrantza eremuan izokinaren arrantza debekatu dute gaurtik hasi eta ekainaren 1a bitarte

Ttipi-Ttapa 2020ko mai. 26a, 17:15

Nafarroako Ingurumen Departamentuak jakitera eman duenez, gaurtik ekainaren 1era Bidasoko arrantza eremuan izokina arrantzatzea debekatuta gelditu da. Izan ere, «itsasoan bi negu baino gehiago dauzkan 12. izokina arrantzatu denean, Bidasoko izokin-arrantzaren debekua indarrean sartu da –diote oharrean– eta, horrela, izokinaren migrazio egunik hoberenak babesten ditugu».

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun