Baztan eta Bertiz Abentura parkeak ekainaren 20an zabalduko dituzte

Ttipi-Ttapa 2020ko mai. 27a, 07:00
200 metroko Ferrata Bide zoragarri bat egiteko aukera dago Baztan Abentura Parken.

Ekainaren 15a baino lehen erreserba egiten dutenek %20ko beherapena izanen dute

Baztan eta Bertizaranan dauden bi abentura parkeak ekainaren 20an irekiko dituzte, eta %20ko beherapenak izanen dituzte ekainaren 15a baino lehen erreserba egiten dutenentzat.

Laster iritsiko garenez «normaltasun berrira», gure askatasunaz gozatzeko unea izanen dugu, eta horretarako Baztan eta Bertizaranako txoko zoragarri hauek aukera paregabea ematen digute kirol abenturaz gozatzeko.  

Baztan Abentura Park

Baztan Abentura Park Elizondoko Beartzun auzoan dago, 2015. urtean Fitur-en Parke onenaren lehenengo saria lortu zuen. Parkea Beartzungo arroilaren inguruan dago eta Baztango ikuspegi ederrak ikus daitezke. Nagusi eta 4 urtetik goitiko haurrentzat egokitutako ekintzak daude, horrela Beartzungo erreka gurutzatuz 4 tirolinako zirkuitu eder bat egin dezakete. Bertan arroila edo akuapark natural bat badago ere, rapelak, ferrata bide txiki bat, putzutara saltoak, txirristak eta gisakoak egiteko aukera paregabea eskainiz (Nagusi eta 6 urtetik goitiko haurrentzat).

Aipatutako ekintzez gain, 200 metroko Ferrata Bide zoragarri bat egiteko aukera dago, kirol honek eskaladako sentsazio berak bizitzeko aukera ematen ditu, baina segurtasun osoz, horretarako kable sistema berezi batek bezeroa uneoro lotuta edukitzen du segurtasun osoa bermatuz (adinez nagusientzat eta 8 urtetik goitiko haurrentzat).

 

Bertiz Abentura Park

Bigarren parkea, Bertiz Abentura Park da, Bertizaranako Narbarten dago, bertan urtxintxak bezala zuhaitzez zuhaitz ibil daiteke segurtasun osoarekin. Horretarako parkea osorik berritu da segurtasun sistema aitzindariarena ezarriz. Bezeroa uneoro kable bati lotuta egoten da eta laxatzea ezinezkoa da. Bertan 60 joko baino gehiago eta 6 tirolina daude, arras egokia da alturetan konfiantza hartzen hasteko. (Nagusi eta 3 urtetik goitiko haurrentzat).

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun