Patxi Ruizi elkartasuna adierazi diote eskualdeko herritarrek

Ttipi-Ttapa 2020ko mai. 25a, 16:00
Eskualdeko hainbat herritarrek elkartasuna adierazi diote Patxi Ruizi.

Patxi Ruizen alde egitekoak zituzten mobilizazioak debekatu dituztenez, «ordezko ekimentxo» batzuk abiatu dituzte eskualdeko zenbait herritarrek. Tartean, argazkiak atera eta helarazteko deia egin dute. Hainbat izan dira bat egin dutenak eta «Patxik gose greban segitu bitartean adi egoteko» deia egin dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun