Alkhatek Berako Atala estudioan grabatu ditu diskoa osatzen duten hamar kantuak, ohikoak dituen musikariekin: Julien Labat (gitarra) eta Xan Bidegain (baxua). Horrez gain, Pierre Sanglak bateria jo du —aurreko diskoetan Felix Buffek egin du— eta Kamila Zubeldiak eta Kiki Graciet ahotsetan eta aho-soinuarekin kolaboratu dute, hurrenez hurren. Diskoa argitaratzeko Hutsaren hatsa zigilua sortu du Alkhatek.