Bazkideen Egunean omendu beharrekoen datuak biltzeko deia egin du Arkupeak elkarteak

Ttipi-Ttapa 2020ko mai. 22a, 20:00
Arkupeak elkarteko besta handian omendutakoak, 2019an.

Bazkideen Eguna ospakizun hunkigarria da elkarteko kideentzat. Izan ere, egun horretan, 50 edo 60 urte ezkonduta daramatzatenak eta 85 edo 100 urte betetzen dituzten kideak omendu ohi dituzte. Omendu behar den norbaiten datuak izanez gero, ekainaren 10era bitarte abisatzen ahal da elkartera.

Urriaren 5erako aurreikusia

Hasiera batean behintzat, egun hori urriaren 5ean, astelehenean, ospatzekoa dute baina egoera berezian gaudenez gero, gaur gaurkoz, ez dago hori baieztatzerik.

Edozein modutan, momentuz, lanean segitzen dute. Hortaz, herri bakoitzeko ordezkariari omendu behar diren kideen datuak bildu eta Doneztebeko bulegoan jakinarazteko eskatu diete.

 

Datuak ekainaren 10erako

Datuak helarazteko ekainaren 10era, asteazkenera, arteko epea zabaldu dute.

Horiek bilduz, batetik, hurrengo buletina osatzeko asmoa dute; eta bertzetik, egun horretarako jende kopuru zehatzaren berri izan nahiko lukete.

 

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun