Ardi-ilearen bilketa eginen dute Baztanen eta Malerrekan

Ttipi-Ttapa 2020ko mai. 23a, 09:13
Ardi-ilea biltzea nahi dutenen datuak maiatzaren 29a baino lehen bidali beharko dituzte.

Ardi-ilea biltzea nahi dutenek euren datuak maiatzaren 29a baino lehen eman behar dituzte

Aurten ere ardi-ilearen bilketa eginen dute Baztanen eta Malerrekan. Ohi bezala, bilketa antolatu ahal izateko, ardi-ilea biltzea nahi dutenei datuak bidaltzeko eskatu diete.

Izen-abizenak, helbidea, ustiategi zenbakia, ardi kopurua, ilea bildu beharreko ardi kopurua, harremanetarako kontaktua eta ilea moztua den edo ez (ezezkoa bada noizko moztea aurreikusi den) zehaztu beharko da eta informazio hori maiatzaren 29a (14:00 baino lehen), ortziralea, baino lehen bidali beharko da. 

Datu horiek Baztango Udalean (hondakinak@baztan.eus edo 667 80 85 39) eta Malerrekako Mankomunitatean (948 45 17 46 telefonoan) jasoko dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun