Ane eta Oihan dira 2019an sortutako haurren artean maizen agertzen diren izenak gure inguruan

Ttipi-Ttapa 2020ko mai. 8a, 08:55

Nafarroako ipar-mendebaldean Ane eta Oihan dira izen ohikoenak, eta Pirinio aldean, berriz, Alaia eta Adei. Iruñean Ane eta Martin dira gehien errepikatu direnak, eta Lizarraldean, Aroa eta Jon. Nafarroa Erdiko Ekialdean gehien agertzen diren izenak Irati eta Aimar dira, Goi Erriberan Nahia eta Javier eta Tuteran, berriz, Lucia eta Mateo.  Datu iturria: Nafarroako Estatistika Erakundea

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun