Ttipi-Ttaparen 757. zenbakia paperean eta pantailan irakurgai

Ttipi-Ttapa 2020ko api. 30a, 14:00

Hamabosteroko martxan, etxez etxe banatu da harpidedunen artean apirilaren 30eko aldizkaria, 757. zenbakia duena. Hori bai, pantailan irakurri nahi dutenek ere hemen deskargatzeko aukera daukate. Haurdunaldi subrogatuaren bidez guraso izan den Xabier Maritorena Zubieta arraioztarraren testigantza edo COVID-19 garaitzeko borrokan, Bostonen ikerketan ari den Nerea Zabaleta Leitzako ikerlariarekin elkarrizketa ageri dira, bertzeak bertze.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun