Nafar Lansarek web kanala abiarazi du, egunero zuzeneko edo bideo-formatuko prestakuntza-proposamenekin

Ttipi-Ttapa 2020ko api. 29a, 13:00
Carmen Maeztu Gizarte Eskubideen kontseilaria eta Mirian Martón Nafar Lansareko zuzendari kudeatzailea prentsaurrekoan.

Ortzegun honetarako bi klase proposatu ditu, Covid-19aren krisiaren aurrean arrisku psikologikoei buruzko adituekin eta MotoGP mundialaren enpresa sustatzaileko birdiseinu enpresariala eta profesionalari buruzkoa

Nafarroako Gobernuko Eskubide Sozialetako Departamentuko Nafar Lansarek web kanal berri bat jarri du abian, eta, bertan, prestakuntza-proposamenen berriak jasoko ditu  datozen asteetan. Bertan, autoikaskuntzako 46 pilula erakutsiko dira, bideo formatuan, eta 40 eskola, Internet bidezko zuzeneko adituekin. Gainera, Nafar Lansarearen web kanal berri honek diruz lagundutako erakundeen 40 jardunaldi eta hitzaldi zabalduko ditu.

Programazio berrira www.empleo.navarra.es helbidetik sar daiteke, Prestakuntza ataletik, edo zuzenean formacion.navarra.es helbidean, Carmen Maeztu Gizarte Eskubideen kontseilariak eta Mirian Martón SNE-NLko zuzendari kudeatzaileak prentsaurrekoan jakinarazi dutenez.

Lehen bi tailerrak apirilaren 30ean, ortzegunean izanen dira. 12:00etan, eta langileei krisi-garaiei lotutako arazo psikologikoak ulertzen laguntzeko, SNE-NLko zuzendari kudeatzaileak eztabaida aurkeztu eta zuzenduko du erakundearen laguntzaile diren bi psikologorekin, Anaret Fernándezekin (Creatalent) eta Yolanda Estebanekin (Oniria). Azken horren trebakuntza-pilula osoa Nafar Lansareko Youtubeko kanalean jarriko da.

 

Ortzegunean 18:00etan, eta Nafarroatik haratago ere interesa izanda, Nafar Lansarek Carmelo Ezpeleta Motogp-ko Munduko Txapelketa sustatu duen Dornaren kontseilari delegatuaren laguntza izanen du. Ezpeletak azalduko du nola ari diren beren enpresa-jarduera birdiseinatzen etorkizun zalantzagarriaren aitzinean, ikus-entzunezko produkzioaren enpresa-sekzioei, telebista-kanalei, ingeniaritza-taldeei, nazioarteko logistikari, markei eta abarri eragiten baitie. Lehen pertsonan jakin ahal izanen da nola baliatzen diren konfinamendua birziklatzeko eta etorkizuneko ikuspegi gisa.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun